XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hark, esana betetzeko, aiztoa atera eta azeritxoaren buruko larru txuri fina ukitu zion; eta orduan, derrefente, piztia polit hura estaltzen zuen larru guztia lurrera erori eta printzesa eder bat azaldu zen.

Haren ilea urre kolorekoa zen, baina hain zurbila, non nekez bereizten bait zen bereizi ere lurrean erorita zegoen larru zuritik.

- Orain joan zintezke, nahi baduzu, zuretzako emaztearen bila esan zion irribarrez Sveni.

Zure leialtasunak aspaldiko aztikeria gaizto batetik askatu nau.

Svenek, ordea, ez zuen emazte bila handik inora joan nahi izan, printzesa hura baino emakume ederragorik ez zuen inon ikusi eta.

Segituan ezkondu ziren, eta ezteietara Svenen adiskide zahar guztiak azaldu ziren, otsoak, hartzak, kattagorriak; txoriek, berriz, ezkon abesti eder bat abestu zieten, denek batera.

- Orain etxera behar duzu esan zion Sveni emazteak.

Ni berehala joango naiz atzetik.

Sven etxera zenerako Pieter eta Paul han ziren beren emazteekin, eta anaia bakarrik zetorrela ikusirik, keinuka hasi ziren elkarri.

Proba honetan mutil bipila behar zuen irabazteko esaten zuten.